Bi egunez egon da emakumea desagertuta. Ertzaintzak emakumearen inguruko informazioa helarazi zien beste Polizia batzuei, eta herritarren laguntza eskatu zuen hura topatzeko. Serantes mendian aurkitu dute santurtziarra.
Senideek jakinarazi zuten botika batzuk hartu beharra izaten duela, eta larri zeuden horregatik. Ospitaleratu egin dute, baina ez dute esan osasunez nola dagoen.