Frantziako Poliziak bera atxilotzeko agindua badu ere, Aurore Martin Batasuneko kidea gaur goizean Donibane Garazin izan da, Julen Mujika eta Ihintza Oxandabaratz atxilotuen sostenguz. "Arriskua hartuta ere, errepresioak kolpatzen dituenak sostengatzeko ekimenetan izanen naiz", esan du Martinek Euskal Irratietan.
Gordeta izan ondotik, jendaurrera azaldu zen larunbatean Baionan, manifestazio batean. Espainiako Auzitegi Nazionalak Martinen aurkako euroagindu eskaera egina du, eta Pauek onartu egin zuen.