politika

Aurore Martin EH Baiko hautagai izango da martxoko bozetan

Batasuneko kidea ezkutatua dago gaur egun, euroagindu baten ondorioz Espainiaratzeko arriskuan dela eta. Atharratzeko kantonamenduan aurkeztuko da.

2011ko urtarrilaren 21a
17:10
Entzun
Aurore Martin Batasuneko kideak gaur jakinarazi du martxoko kantomanendu hauteskundeetan Euskal Herria Bai koalizioko hautagai izango dela. Le Journal du Pays Basque egunkarian eman du berria, gutun baten bidez. Martin duela aste batzuetatik ezkutatua dago, euroagindu baten ondorioz Espainiaratzeko arriskuan dela eta. "Lan politikoarekin jarraitzeko borondatea" duela dio Batasuneko kideak.

Espainiaratzeko euroagindua Espainiako Auzitegi Nazionalak galdegin du, hark Hego Euskal Herrian ezker abertzaleko zenbait prentsaurrekotan parte hartu duelako. Frantziako Justiziak onartu egin du eskaria, eta Espainiara igorria izateko arriskuan da Martin, Batasuna Frantzian legezko den arren. Erabakiaren berri izan ostean, gordetzea erabaki zuen.

Martin euretako baten etxean dagoela agertu zuten jendaurrean 80 bat hautetsik urtarrilaren 12an.

Batasunak, Abertzaleen Batasunak eta EAk osatzen dute EH Bai koalizioa. Atharratzeko kantonamenduan aurkeztuko da Martin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.