politika

Aurore Martin eta Josu Esparza jendaurrean azalduko dira abenduaren 10ean, Baionan

Espainiako Auzitegi Nazionalak bien aurkako euroagindua eskatua du, eta Frantziak onartua. "Frantziako Estatuari gatazkaren konponbide demokratikoan inplikatzeko eskatzeko urteko hitzordua da", esan du Martinek.

2011ko abenduaren 1a
14:50
Entzun

Aurore Martin Batasuneko kidea eta Josu Esparza amnistiaren aldeko mugimenduko kidea abenduaren 10ean jendaurrera agertuko dira, Baionan izango den manifestazio batean. Martinek iragarri du ekimena, gaur, Sud Ouest egunkariari emandako elkarrizketan.

Espainiako Auzitegi Nazionalak bien kontrako euroagindua eskatua du, eta Frantziako Justiziak onartua. Polizia Martin atzematen saiatu zen ekainean Baionan; herritarrek saihestu zuten atxiloketa. Esparza, berriz, ihesean dago duela aste batzuetatik, Poliziak esan duenez.

"Frantziako Estatuari gatazkaren konponbide demokratikoan inplikatzeko eskatzeko urteko hitzordua da niretzat", esan du Martinek gaur aipatutako egunkarian. Hazparnen egin zioten elkarrizketan, atzo, kafetegi batean. Batasuneko kideak azaldu du ez dela bizi ezkutatuta, baina ez atxilotzeko neurri asko hartzen dituela. "Ez dut nahi presio honekin gehiago bizitzerik".

"Aterabide demokratikoa" eskatuko dute hilaren 10eko manifestazioan

Euskal Herria: aterabide demokratikoa orain! lelopean egingo dute manifestazioa Baionan abenduaren 10ean. Azaroaren hasiera aldera deitu zuten ekimena hainbat eragilek Baionako Lan Burtsan: AB, Batasuna, Giza Eskubideen Liga, Anai Artea, Segi, Askatasuna, LAB, Solidaires, osasun arloko CFDT edota NPAk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.