hezkuntza

Aurrekontua gutxitu arren, EHUk udako ikastaroen eskaintzari eutsi dio

Guztira 114 jarduera antolatu dituzte. Aurrekontua %10 murriztu da; iaz, 1,4 milioi eurokoa izan zen.

2013ko martxoaren 22a
16:02
Entzun

114 jarduera horien artean 72 ikastaro, hamalau kongresu, sei eskola, hamabi tailer eta profesionalen bederatzi jardunaldi izango dira. 

Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak eta Jose Luis de la Cuesta ikastaroetako zuzendariak gaur eman dute eskaintzaren berri, Donostian. Nabarmendu dute helburua ez dela "haztea", "neurri egokiari eustea" baizik.

Krisia izango da ikastaroetan landuko duten gaietako bat, bereziki kontsumitzaileen ikuspegitik. Hezkuntza, botikak eta osasuna jorratuko dituzte, besteak beste.

Iaz, udako ikastaroetan 8.445 ikasle izan ziren. Aurten, "krisi garaietan", "inbertsiorik onena formazioa" dela nabarmendu dute. Matrikula egiteko prezioak berberak dira; kudeaketa gastuak apur bat igo dira.

EHUko udako ikastaroen gaineko informazio guztia, hemen.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.