bihar berria-n

"Aurrekontuak aurkezten direnean ikusiko da gauza dezente egin daitezkeela garapen ekonomikoa eta industria sustatzeko"

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun sailburuaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Aurrerapena da hau.

2013ko martxoaren 9a
18:43
Entzun

Aurrekontuak: "Badugu murrizketa bat, baina aurrekontuak aurkezten direnean ikusiko da gauza dezente egin daitezkeela garapen ekonomikoa eta industria sustatzeko".

Mercadona: "Ez dator sekulako ezarpena egitera. Hiriko supermerkatuak izango dira. Onurak izango ditu, baina eskatu diegu merkatritza txikia ere zaintzea".

Euskadi marka: "Lehengo gobernuak Basque Country marka Espainiarekin bateratu zuen, eta hor urtu zen. Euskadi bezala oso marka berezia lantzen ari ginenean mailaz jaitsi egin da".

Finantziazio funtsa: "Martxoa amaitu baino lehen martxan jarriko da. Hasieran 500 eta 600 milioi artean edukiko ditu, eta horrek ez du esan nahi urtearen joanean diru gehiago jarriko ez denik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.