Eusko Jaurlaritzaren 2011ko aurrekontuek «inoizko babesik handiena» edukitzea nahi du PSE-EEk, eta horretarako, jeltzaleen aldeko botoa beharrezkoa izangodela dio. Joana Madrigal PSEko legebiltzarkidearen ustez, EAJk aurrekontuak babestu beste aukerarik ez dauka, Espainiako Gobernuaren aurrekontuekin izandako jarrerarekin «koherentziaz» jokatu nahi badu. Madrigalen irudiko, jeltzaleek «arduraz» jokatu dute Zapateroren lege proiektua babestuta, eta, beraz, Lopezen aurrekontu egitasmoa ere babestu beharko lukete.
Bizkaian eta Araban
Aralarrek iragarri du Bizkaiko aurrekontuei osoko zuzenketa bat eta zatikako 125 zuzenketa aurkeztu dizkiela. Bizkaiko foru gobernuaren aurrekontu proiektuak «txirotasun arriskua ahaztu» egiten duela eta gizarte sistemaren pribatizazioa txalotu egiten duela salatu du Iosu Murgia Bizkaiko Batzar Nagusietako Aralarren eledunak.
Arabako aurrekontuak ere negoziatzen ari dira egunotan, eta PPkoek uste dute EAJk eta PSEk akordioa lortuko dutela. Javier de Andres Arabako PPko idazkariak uste du «itun sendoa» dagoela bi alderdion artean, eta aurrekontuak aurrera aterako dituztela.
Aurrekontuak babestu beste aukerarik ez du EAJk, PSE-EEren arabera
Zapateroren aurrekontuekin izandako «koherentzia» Lopezekin ere izateko eskatu dio PSEk EAJri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu