"Gutxiago hitz egin eta gehiago egiteko garaia da", esan du Andoni Ortuzarrek Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen inguruan jaso dituen kritiken aurrean. EAJren babes osoa eman dio Jaurlaritzari, eta gainontzeko alderdiei "borondatea" eskatu die.
"Pankartaren atzean ezkutatzeari uzteko" esan dio EH Bilduri. "Aldarrikapen hutsetatik ekintzetara" igarotzeko, "proposamenak egitea eraginkorragoa delako gizartearentzat". Gipuzkoako aurrekontuek Jaurlaritzarenen oinarri berak dituztela adierazi, eta "koherentzia" eskatu dio. Hala bada, EH Bildurekin hitz egin eta akordioak egiteko prestutasuna azaldu du Ortuzarrek, "gainontzekoekin bezala".
Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiari ere borondatea eskatu dio. Iñigo Urkullu lehendakariak PSEren hainbat eskari dagoeneko onartuta dituela ohartarazi du, zerga erreforma, instituzioen erreforma aipatuta. Hortaz, "borroka dialektikoak" alboratzeko eskatu, eta "egonkortasunerako akordio zabala" eskaini dio.
"Akordioetarako atea zabalik du EAJk", esan du Ortuzarrek aurrekontuak onartzeko akordioa alderdi guztiei eskainita. "Ezer ez dago itxita EAJrentzat".
Jaurlaritzarako aurrekontuak
Aurrekontuei buruzko akordiorako "egiazko borondatea" duela dio EAJk
Oposizioko talde guztiek Jaurlaritzaren aurrekontuei osoko zuzenketa aurkezteko asmoa dutela iragarri dutenean, kontuak onartzeko behar den bakarra "borondatea" dela adierazi du Andoni Ortuzar EBBko presidenteak. Jaurlaritza akordioetarako prest dagoela esan die talde guztiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu