Aurrekontuei ez die osoko zuzenketarik jarriko EAJk
BILBO.«Egonkortasun instituzionalaren alde» egiten duela argudiatuta, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuei osoko zuzenketarik ez aurkeztea erabaki zuen atzo EAJren Euzkadi Buru Batzarrak. Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, gaikako emendakin partzialak aurkeztuko dituzte, bere aukera ekonomikoari eta lehentasunezko proposamenei bide emateko. Aurrekontu oro onartzearen alde daudela diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu