ESPAINIAKO AURREKONTU OROKORRAK

Aurrekontuen aurkako osoko zuzenketak kentzeko aurreakordioa erdietsi du PSOEk EAJrekin

CiUk ere erabaki bertsua hartu du

2006ko urriaren 17a
18:41
Entzun
Espainiako Gobernbuak 2007ko Aurrekontu Orokorrak onartzeko beharrezko babesa izango du gaur EAJrekin lortutako aurreakordioa betetzen bada. Hala ere, Pedro Azpiazu EAJko diputatuak ziurtatu duenez, oraindik badira lotu gabeko hainbat puntu, besteak beste, euskal kuotari buruzkoa. Horiei buruzko akordioa lortuz gero baztertuko du EAJk osoko zuzenketa. Oraindik ez dakite zer egingo duten.

Bestalde, Josu Erkoreka EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, osoko zuzenketa defendatuko du gaur goizeko bilkura. Ondoren, lotu gabeko puntu horiek argitzen badituzte alboratu egin dute zuzenketa.

CiUk ere kendu egin du osoko zuzenketa

Proiektuak aurrera egin ahal izateko gehiengo absolutua beharko luke PSOEren gobernuak, hau da, 176 boto. Orain arte EAJk PP, CiU, ERC eta EArekin batera osoko zuzenketa aurkezteko asmoa zuen, baina azkenean jeltzaleek eta CiUkoek atzera egin dute. Horrenbestez, bertan behera geratu da Zapateroren Gobenuaren aurrekontuak atzera botatzeko saioa. PSOEk bere 164 diputaturen babesa ez ezik,Coalicion Canaria taldearen, BNG Bloke Nazionalista Galiziarraren, Chunta Aragonesistaren eta Nafarroa Bairen babesa espero zuen orain arte. Nolanahi ere, EAJren eta CiUren babesarekin bermatua du gehiengo osoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.