Aurrekontuetako murrizketen aurka, manifestazioa Iruñean

2011ko abenduaren 11
00:00
Entzun
IRUÑEA. «Partaidetzan oinarritutako aurrekontu sozialen aldeko ekimenak» manifestaziora deitu du datorren larunbaterako. Nafarroako aurrekontuetan herritarrek parte hartzeko bideak irekitzeko eskatuko dute, eta baita aurrekontuetatik gastu soziala ez murrizteko ere. Manifestazioa Antoniutti parketik abiatuko da, 17:30ean. Besteak beste, Xorroxin irratiko, Nafarroako Antzerki Eskolako eta Oinarrizko Errentaren Aldeko Taldeko kideek deitu dute protestara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.