"Aurrekontuen %1,3 bakarrik aurreikusten da euskararako. Alegia, iazko datuekin alderatuta, ez da KPI Kontsumo Prezioen Indizearen igoera ere proposatzen". Hori, atzera pausua dela iritzi dio Kontseiluak. Gainera, beste sailetarako proposatu diren igoerak ikusita, Kontseiluak uste du euskara gutxietsi egiten duela Jaurlaritzak.
Bestalde, Oskidetzaren eta Ertzantzaren euskalduntzera bideratutako diru poltsa ez dela batere garbi azaltzen iritzi dio Kontseiluak.
Beraz, alderdiei eskatu die, zentzu horretan emendakinak aurkezteko aurrekontuei.
Hizkuntz normalizazioa
Aurrekontuetan euskararen alorrean Jaurlaritzak atzera egin duela iritzi dio Kontseiluak
Eusko Jaurlaritzaren 2007ko aurrekontuen proposamena aztertu du Kontseiluak, eta hango idazkari Nagusi Xabier Mendigurenek azaldu duenez, euskararen normalizaziorako aurreikusitakoa baino diru gehiago behar da. Aurrekontu proposamenean %1,3 "bakarrik" aurreikusten da euskararen sustapenerako. Kontseiluak %2 bideratzea eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu