aurrekontuak

Aurrekontuetarako akordioa lortu dute EAJk eta PPk Araban

Oraindik sinatu gabe dute akordioa; PPk ez du gehiengo osorik Arabako batzar nagusietan, eta jeltzaleen babesa bilatu du 2014rako aurrekontu proiektua aurkeztu zuenetik. Bihar emango dute adostasunaren edukien berri.

Berria.info
2013ko abenduaren 5a
13:08
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak aurrera ateratzea errazteko PPren konpromisoa lortu zuen EAJk herenegun, eta Araban lortu duten akordioa orain bi alderdiek. Batak ez zuela bestea ekarriko esan zuten orduan, baina bi egunetara lortu da adostasuna. PSE-EEk ere esan zuen babes kritikoa emango ziela EAErako aurrekontuei, eta Bizkaian ere akordioa lortu zuten jeltzaleekin.

EAJk bihar emango emango du Araban lortutako akordioaren berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.