EUSKAL HERRIA

Aurrera begirako erronkak aurkeztuko ditu Nazioen Munduak etziko batzarrean

Datorren larunbatean egingo dute bilkura Beasainen (Gipuzkoa), 11:00etatik aurrera.

2013ko otsailaren 28a
15:39
Entzun

Nazioen Munduak batzar irekia egingo du etzi, martxoak 2, Beasaingo (Gipukoa) Igartza Jauregian. Bertan, orain arteko ibilbidearen gainbegiratua egiteaz gain, aurrera begira jarri dituen erronkak aurkeztuko ditu. Bertan, beste eskualdeetatik datozen proposamen eta egitasmoak zeintzuk diren jakin ahal izango da. 11:00etan hasiko dute bilkura.

Herritarren parte hartzea ezinbestekotzat jo du elkarteak. "Orain arteko ibilbidea egin ahal izateko, jende askoren inplikazioa eta laguntza beharrezkoak izan dira eta batzar irekietan aurkeztu izan dira proiektuak; oraingoan ere, halaxe izango da, izan ere 2013 eta 2014rako dauden egitasmoak aurrera ateratzeko, berriro ere, jendearen parte hartzea eta laguntza beharrezkoak izango dira".

Batzarraren asmoa da aurrera begirako proiektuen berri zuzenean jasotzea eta bertaratutakoek iritzia eman ahal izatea. Halaber, proiektu horiek gauzatzeko antolaketa nolakoa izango den eta lan eremuak ere finkatuko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.