Eusko Legebiltzarreko Mahaiak gaur erabaki du Kurdistango mugimendu nazionaleko hiru militanteen hilketa gaitzesteko EH Bilduk aurkeztutako legez besteko proposamenaren tramitazioarekin jarraitzea, Turkiako enbaxadak kontrakoa eskatu badu ere.
Gainera Tejeriak eskutitz bat bidaliko dio Espainian Turkiak duen enbaxadako buruari, esanez legebiltzarrak "burujabetza" eta "independentzia" duela horretarako.
Turkiako enbaxadatik heldutako oharrak dio legez besteko proposamenak "salaketa larriak eta informazio faltsua" dituela Turkiaren gainean, eta zuzendu egin behar direla.