Presoen senideak Europan

"Aurrez finkatutako helburuak beteta" amaitu da Etxeratek antolaturiko ekimena

Amaitu da Etxerat elkarteak Europan barrena euskal presoen egoeraren berri emateko egindako bidaia. Era berean, Europako hainbat hiriburutan egindako bost eguneko gose-grebari ere amaiera eman diote. Bidaia honetan euskal presoen egoera azaldu eta salatzea izan dute helburu, eta Julen Arzuaga abokatuak Euskadi irratian adierazi duenez, "aurrez finkatutako helburuak bete egin dira". Italiako Gizarte Foroan parte hartuz eman diote amaiera protesta ekitaldiari.

2004ko urtarrilaren 10a
18:20
Entzun
Julen Arzuaga abokatuak ekitaldi horretan hartu du parte. Haren esanetan, "preso politikoen kontuarekin desinformazio handi bat sumatzen" zuen Etxerat elkarteak, eta euren nahia Europako gizarteari euskal presoen egoeraren berri ematea zela adierazi du. "Alde batetik, Euskal Herrian pertsona bat gai politikoengatik atxilotzen badute, kasu batzuetan torturatua izaten da eta beste aldetik, preso politikoak sakabanatuak daude Espainia eta Frantziako espetxe gehienetan, eta hirugarrengoa isolamenduaren kontua litzateke", nabarmendu du Arzuagak.

Proposamen berriak ere bildu dituzteal esan du Arzuagak, besteak beste, Lombardiako Parlamentuan edota Milango udaletxean mozioak aurkeztea proposatu baitiete Italiako Gizarte Foroan. Talde politiko, sindikatu, gizarte eragile eta komunikabideekin bildu dira aste honetan, eta orain, hartutako konpromisoak gauzatzea dute helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.