Larreko saria

Aurtego Larreko Saria Sortzen-Ikasbatuaz plataformak eta Nafarroako ikastolen elkarteak jaso dute

Euskalerria Irratia Elkarteak atzo gauean eman zuen Larreko Saria. Sortzen Ikasbatuaz plataformari eta Nafarroako Ikastolen Elkarteari eman zioten saria, euskara hutsesko D ereduaren alde egiten duten lan eskergarengatik. Izan ere, aurten, aurre matrikulazioan emaitza oso onak lortu dituzte. Nafarroako Ikastolen Elkarteko presidente Xabier Azanzak eta Sortzen Ikasbatuaz Elkarteko koordinatzaile Kristina Andresek jaso zuten "bidean aurrera jarraitzeko" euskal makila.

2004ko ekainaren 12a
16:11
Entzun
Nafarroako aurtengo aurre-matrikulazioko emaitzak "ikusgarriak" izan direla iritzi dio Euskalerria Irratia Elkarteak, izan ere, Iruñerrian euskara hutsezko D eredua %15 igo da irakaskuntza publikoan, eta ikastolen aurre-matrikulazio kopuruak %23 egin du gora. Emaitza horien atzean bi erakundeen lan "eskerga" dagoela iritzi dio Elkarteak: "bakoitzak bere alorrean egindakoa, zein elkarlanean gauzaturikoa".

250 lagun inguruk afari ederra dastatu ondoren eman zituzten sariak. Gero, Modesto Handiarekin dantzaldia egin zen, denak denekin nahastuta.

Kazetari eta euskaltzale ugari izan zen Larreko festan, eta baita ordezkaritza politikoa ere. Han ziren, besteak beste, Batasunako Jaime Iribarren eta Ainara Armendariz; Aralarreko Patxi Zabaleta eta Miren Egaña; eta Nafarroa Baiko Uxue Barkos eta Jose Luis Mendoza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.