gizartea

Aurten ere bi alarde egin dituzte Hondarribian, batean emakumeak baztertuta

8:30ean atera da Jaizkibel konpainia mixtoa, 300 lagunek osatuta, eta haien kontrako herritarrek aterki beltzekin hartu dituzte kalean. Ordu erdi beranduago izan da alarde tradizionaleko hogei taldeen txanda.

2009ko irailaren 8a
14:33
Entzun
Hondarribian (Gipuzkoa) festetako egun nagusia da gaur -Guadalupeko Amaren eguna-, alardearen hitzordua izan da goiz-goizetik, baina aurten ere bi alarde egin dituzte, batean emakumezkoa baztertuta -kantinera baino ez dutelako onartzen-.

8:30ean atera da Jaizkibel konpainiako alarde mixtoa, gizonezkoek eta emakumezkoek osatuta, eta berriro ehunka herritarren arbuioa jaso dute kalean, aterki beltzekin zeudelako horiek, Betiko alardea pegatinekin. Mixtoko kideek Ertzaintza izan dute ondoan babesten, baina ez da istilurik gertatu.

300en bat lagunek osatu dute alarde mixtoko konpainia. Gero eta gehiago dira. "Entseguetan dena oso ondo joan da. Jende gazte berri ugari sartu da, eta konpainia handitzen ari da. Hau geldiezina da, eta arratsaldean gehiago izango gara. Eboluzioa ikaragarria izan da", esan dute Jaizkibeleko ordezkariek. Armen plazan izan ostean, Alarde publikoa. Emakumeak alardean leloa zeraman pankarta zabaldu dute.

Haiei babesa eskaintzen egon dira, besteak beste, Iñigo Lamarca EAEko arartekoa, Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea (PSE-EE), ezker abertzaleko, EAko, Aralarko eta EBko ordezkariak, eta Maria Silvestre EAEko Emakundeko zuzendaria.

Alarde tradizionaleko hogei taldeak 9:00etan atera dira; bost mila lagun inguru.

Arratsaldean ere ariko dira denak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.