JAIAK

Aurten ere milaka lagun batu dira Gernikan, urriko azken astelehenean

Urteko azoka nagusia da gaurkoa: 353 saltoki jarri dituzte, iaz baino 36 gehiago. 7.700 euro ordaindu dute gazta erdia.

2010eko urriaren 25a
17:23
Entzun
Goizean goizetik jendetza dabil Gernikako kaleetan, urteko azoka nagusian, urriko azken astelehenekoan. Gainera, eguraldiak hobera egin du pixkanaka eta hori ere lagungarri gertatu da jendea batzeko.

Guztira 353 saltoki jarri dituzte aurten, iaz baino 36 gehiago. Horietako gehienak gazta saltzaileenak dira (65); artisau postuak datoz hurrena (54) eta ortuarienak (42) dira hirugarren.

15:00ak arte izango dituzte baserritarrek salgai euren produktuak. Produktu onenen leihaketa ere izan da, sei arlotan: ortuariak, frutak, loreak eta landareak, eztia, gazta eta txakolina.

Idiazabalgo Aranburu Elkarteak irabazi du gazta lehiaketa, eta Taskas Mungiako jatetxeak gazta erdiagatik 7.700 euro ordaindu ditu. Iaz 5.000 euro ordaindu zituen Porrue jatetxeak irabazleagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.