Etzi, ostiralean, ospatuko dute Bilboko Aste Nagusiko egun handia, baina aurten bada aldaketarik: urtetan egun horren ezaugarri izan den banderen jasotzea ez da egingo aurten. Izan ere, EAEko Auzitegi Nagusiaren aginduz Espainiako bandera eta ikurriña beti daude eskegita Bilboko Udaletxean.
Aurten arteko ohitura zen Aste Nagusiko egun handian Espainiako bandera eta ikurriña Udaletxeko balkoian jartzea. Urte askotan liskar iturri izan zen ekitaldi hori, ikurriña ez ezik, Espainiako bandera ere jasotzen zelako. 90.eko hamarkadan istilu handiak gertatu izan ziren ekitaldi horren inguruan.
Azken urteetan ez da istilurik izan, baina konpartsetako kideek-eta ikurriñari omenaldia egiten diote egun horretan.
Politika
Aurten ez dute banderarik jasoko Bilboko Aste Nagusiko egun handian
Izan ere, iragan apirilaz geroztik egunero daude jarrita Espainiako bandera eta ikurriña Bilboko Udaletxean, EAEko Auzitegi Nagusiaren aginduz. Banderen jasoera ekitaldia liskar iturri izan zen urte askotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu