Euskal presoak

Aurtengo Herri Urrats, Baionako ikastola handitzeko eta Kanbokoa berritzeko

Maiatzaren 13an izango da Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa, Senperen. 'Urrats bat, zazpi nahi' izango du leloa.

2007ko maiatzaren 2a
17:02
Entzun
Maiatzaren 13an izango da aurten Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa, Senperen (Lapurdi), eta gaur eman dituzte xehetasunak. Bertan bilduko duten dirua, batik bat Lapurdiko bi ikastolentzat erabiliko dute: Bernat Etxepare Baionako ikastola handitzeko eta Xalbador Kanbokoa berritzeko. Bide batez, "haurrak euskaldunduta ateratzeko", "lizeoen eta kolegioen garrantzia" azpimarratu dute antolatzaileek.

Urrats bat, zazpi nahi leloa izango du aurtengo ekitaldiak, eta jai giroa izango da erabat. Horretarako, musikaren alorrean Anje Duhalde, Patxoa eta Pello, eta Gatibu taldea izango dira, besteak beste.

Herri Urratsen antolatzaileek dei egin diote Senperera joango den jendeari lakuari itzuli osoa eman diezaioten, azken urteetan jendea leku jakin batzuetan pilatu egiten dela-eta. Hara iristeko autobusak erabiltzeko ere eskatu dute, Frantziako Poliziak abisua emana duelako alkoholemia kontrol asko jarriko dituela. Senpereko ibilbidearen garbitasunaren alde ere egingo dute, "bereziki".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.