Laku bat munduan lelopean egingo dute aurten Herri Urrats Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako ikastolen aldeko festa, eta 2011ko dirua Xalbador Kanboko ikastetxea berritzeko erabiliko dute. Handitu beharrean dira Xalbador, gero eta ikasle gehiago dituelako.
Maiatzaren 8an izango da festa; ohi bezala, Senperen. 28. edizioa da aurtengoa, eta gaur eman dituzte xehetasunak Donostian. Berri Txarrak taldeak egin du kanta.
Iazko Herri Urratsen aspaldiko jende gutxien elkartu zen. Eguraldi txarra egin zuen, baina antolatzaileek ohartarazi dute Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroatik gero eta jende gutxiago joaten dela.
hezkuntza
Aurtengo Herri Urrats, Kanboko ikastola berritzeko
Maiatzaren 8an izango da Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako ikastolen aldeko jaia, Senperen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu