Adarkadarik egon ez den arren, zauritu ugari egon dira, denak arinak. Izan ere, kalea bustia zegoenez, jende asko erori da irristatuta, eta erorketa horiek sortutako arrisku uneak asko izan dira.
Normalean sei zezenek egiten dute entzierroa, baina gaur bost besterik ez dira izan.
Sanferminak
Aurtengo lehen entzierroan erorketak nagusi
Gau osoan euria egin ostean kaleak bustiak zeuden goizeko 08:00etan aurtengo Sanfermitetako lehen entzierroa hasi denean. Jende askok egin du labain, eta erori direnak bat baino gehiago izan dira, zezen gorri bat barne. Entzierroa azkarra izan bada ere (02:40) zezenak ez dira oso azkar joan. Torrestrellaseko zezenak hiru taldetan iritsi dira plazara, eta ez diote adarkadarik eman inori. Hala ere, Santo Domingoko aldapan alboko korrikalariei kolpeak eman dizkio zezen batek, eta gutxienez bi lagun zauritu ditu. Guztira zortzi lagun eraman dituzte erietxeetara, baina gaur bertan senda agiria ematea espero da, ez baitaude larri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu