Irudia.Donostia
AUTISMOA ULERTZEN SAIATZEKO GILTZA
Autismoa duten neska-mutilak ulertzen laguntzeko tresna bat aurkeztu zuten atzo Donostian:liburu bat, Sam nire laguna. Autismoa duen ume baten ezaugarrien azalpena eskolan. Autismoa duten pertsonen familien elkarteak, Gautenak, eta Erein argitaletxeak batera aurkeztu zuten—argazkian, agerraldiko irudi bat—. Ume autisten ezaugarrien berri ematen du liburuak, haiei buruzko uste okerrak alboratzeko eta, bide batez, haiengana errazago hurbiltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu