Errepideak

Auto gidari bat hil da Arraizko Bentetan

Istripu handia gertatu da N-121-A errepidean, Arraizko Benten (Nafarroa) parean: kamioi batek eta auto batek elkar jo dute, eta autoaren gidaria hil da. Kamioiaren gidaria, berriz, Iruñeko Bideko Amaren erietxera eraman dute, zaurituta.

2005eko maiatzaren 17a
11:36
Entzun
Goizeko hamarrak laurden gutxi aldera gertatu da ezbeharra, N-121-Ako 26. kilometroan. Autoaren gidaria segituan hil da. Foruzainak eta osasun larrialdietako zerbitzuak ibili dira istripua izan dutenei laguntzen eta trafikoa bideratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.