Auto gidari bat hil da gaur goizeko sei eta erdiak pasatxo zirela Errezilen (Gipuzkoa), Urraki mendatean, GI-3740 errepidean. Alegikoa (Gipuzkoa) da hildakoa, 33 urteko gizonezkoa.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, autoak errepidetik irten du, pendizean erori da eta zuhaitz bat jo ondotik su hartu du.
Gidaria baizik ez zihoan ibilgailuan. Gorpua Donostiara eraman dute, autopsia egiteko.
Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.
Gizartea
Auto gidari bat hil da Errezilen
Alegikoa da hildakoa, 33 urteko gizonezkoa. Haren autoa pendizean erori da eta su hartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu