Istripua izan denean autoan harrapatuta geratu da gidaria. Suhiltzaileak bertara joan dira eta gidaria autotik atera ondoren Galdakaoko erietxera eraman dute, anbulantzian. Nolanahi ere, erietxean ezin izan dute ezer egin auto gidariaren bizia salbatzeko, eta hil egin da.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
ez beharra
Auto gidari bat hil da Galdakaon
Auto batek eta bi kamioik talka egin dute, eta autoko gidaria hil da gaur goizean Galdakaon. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez goizeko 6:50ean izan da N-634 errepidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu