BI-737 errepidean gertatu da ezbeharra, 08:15 aldera. Seat Cordoba markako auto bat errepidetik irten da, eta geldirik zegoen kamioi bat jo du.
Bertara joan dira Derioko suhiltzaileak, gidaria autotik ateratzeko, eta larrialdi zerbitzuak, hura artatzeko. Oso larri eraman dute Gurutzetako erietxera, eta ordu batzuk geroago hil da. 44 urteko Barakaldoko gizonezko bat zen.