Errepideak

Auto ilara handiak A-8an, Elgoibar eta Mutriku artean

Goizeko hamaikak aldera kamioi batek eta furgoneta batek elkar jo dute A-8 autobidean, Elgoibar eta Mutriku artean (Gipuzkoa), Bilborako noranzkoan, eta, kamioia bidean iraulita geratu denez, ibilgailu pilaketa handia sortu da. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, une batean 14 kilometrorainoko auto ilarak izan dira. Dagoeneko zabaldu dute bide bat Bilborako noranzkoan, baina, hala ere, trafikoa motel doa. Hori dela eta, Itziarren N-634a hartzea aholkatzen dute. Bi lagun zauritu dira istripuan.

2006ko otsailaren 7a
19:35
Entzun
Bi lagun horiek Mendaroko erietxera eraman dituzte.

Kamioia bidean iraulita geratu da, eta horrez gain, zama (burdin barrak) eta galdu duen gasolioa errepidean zabaldu dira. Beraz, errepidea guztiz garbitu arteko lanek luze joko dutela oharrarazi du Herrizaingo Sailak.

Hala ere, by-pass bat egin, eta Bilborako noranzkoan bide bat zabaltzea lortu dute, eta egoera hobetzen ari da piskanaka. Hala ere, Itziarren A-8a utzi eta N-634 errepidea hartzeko aholkatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.