Ezbeharra

Auto-ilara luzeak izan dira goiz osoan zehar N-1 errepidean izandako istripu baten ondorioz

Goizeko 6:15tan kamioi batek eta furgoneta batek elkar jo dute Andoainen, N-1 errepidean, Gasteizko norabidean. Istripuan lagun bat zauritua izan da, eta erietxera eraman behar izan dute. Istripuaren ondorioz, kamioia irauli egin da, eta gurutzatuta gelditu da errepidean. Errepidea zabalik dago bi norabideetan, eta uneotan ez dago auto-ilara aipagarririk.

2005eko apirilaren 25a
13:04
Entzun
Istripuaren ondorioz itxita egon da goiz osoan zehar N-1 errepidea Andoain inguruan. Auto-ilarak oso luzeak izan dira bi norabideetan. Bidea goizeko 10:00ak inguruan zabaldu dute, baina auto-ilarak ez dira eguerdia arte desagertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.