Auto istripua izan dute Zigor Ruiz presoaren senide eta lagunek
Zigor Ruiz Iruñeko euskal presoaren senide eta lagun talde batek auto istripua izan zuten atzo Herrera de la Manchako (Espainia) espetxetik hurbil. Ruiz bisitatzera zihoazela izan zuten ezbeharra. Etxerat-ek jakinarazi duenez, autoa «txikituta» geratu da, eta istripuaren ondorioz, ospitalera joan behar izan zuten senide eta lagunek. Ruizen amak, lesio bat izan du bizkarrean, eta lepokoa jarri behar izan diote. Euskal Herrira taxian bueltatu behar izan zuten. Etxerat-ek zabaldutako datuen arabera, euskal presoen senide eta lagunek aurten izandako zortzigarren istripua izan zen atzokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu