Donostiako udaltzainek emakumezko bat atxilotu dute, autoan hilabete batzuetako bere haurra utzi izana egotzita. Udalak jakinarazi du umearen ama talasoterapia zentro batera joan zela.
Lehengo ostiralean izan zen gertaera. 9:30ak aldera hiritar batek auto batean haur bat zegoela esanez udaltzainei abisua eman. Horiek hara joan zirenean, umea negarrez topatu zuten. Kotxeak ateak itxita zituen eta udaltzainak haren gurasoen bila hasi ziren. Ez zutenez lortu, suhiltzaileei deitu zieten, atea ireki zezaten. Umea onik zegoen.
Udaltzainek handik gutxira aurkitu zuten ama, eta atxilotuta eraman zuten.
gizartea
Autoan haurra uzteagatik emakumezko bat atxilotu dute Donostian
Umearen ama talasoterapia zentro batera joan zela jakinarazi du Udalak. Udaltzainek onik topatu zuten hilabete batzuetako haurra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu