sri lanka
Autobus batean zihoazen 62 zibil hil ditu leherketa batek
Errepidean jarrita zegoen mina batek lehertu eta 62 zibil hil dira Sri Lankaren iparraldean. Sri Lankaren Gobernuak tamilen askapenerako mugimenduari egotzi dio atentatua, baina horiek ukatu egin dute. Interneten jarritako ohar batean esan dute eurek ez dutela onartzen helburu politikoak lortzearren zibilei erasotzea. Atentatua izan eta berehala Sri Lankako Armadak tamilek babesten duten ekialdeko lurraldeari eraso diote.
2002 urtetik, su-etena aldarrikatu zenetik, zibilen kontrako atentatu larriena izan da gaurkoa, eta Sri Lankako Gobernuak tamilei leporatu badie ere atentatua, tamilen arabera, "elementu paramilitarren atentatua" izan da. Tamil tigreek eta Sri Lankako Gobernua Oslon egiten ari ziren negoziazioak bertan behera geratu eta hurrengo egunean izan da erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu