Ezbeharra arratsaldeko 13:00 aldera gertatu da Barakaldoko Eguzki Agirre etorbidean. “Autobusaren balaztek huts egin dutela konturatu da gidaria, eta esperientzia haundiko txoferra izaki, kalteak ekiditearren ibilbidea aldatu, eta biltegi baten kontra jo du” , esan du Bizkaiko Garraiobideen Foru diputatu Eusebio Melerok. Biltegian etxegintzako materiala gordetzen dutela gaineratu du, eta istripuaren unean ez zegoela inor barruan. Autobusak Santurtzitik Barakaldorako ibilbidea egiten zuen, eta balazta sistema guztiek—eskukoak, hidraulikoak eta elektrikoak— huts egin dutela ohartu denean, gidariaren hoztasuna eta eskarmentua medio ibilbidea aldatu du. “Zegokion ibilbidea jarraitu izan balu, seguruenik autobusa irauli egingo zen, eta beste auto batzuen kontra joko zuen, gertatu dena baino kalte haundiagoa eraginez”, adierazi du Melerok.
50 urteko gidaria eta ibilgailuaren aurreko eserlekuan zihoan emakume bat larri zauritu dira, DYAk esan duenez. Istripuan zauritu diren pertsonak han bertan artatu dituzte, eta zenbait lagun San Eloy eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.
istripua
Autobus batek biltegi baten kontra jo du eta 22 lagun zauritu dira, Barakaldon
Balaztak huts egin ostean lineako Bizkaibus autobus batek eraikin baten kontra jo du Barakaldon, eta barruan zihoazen 25 lagunetatik gutxienez 22 zauritu dira, Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu