Istripua

Autobus batek irrist egin eta zazpi zauritu eragin ditu Iruñean

Istripua gaur goizeko zortziak aldera gertatu da Belosoko Aldapan, COTUP konpainiako autobus artikulatu batek irrist egin duenean. Atzeko aldearekin arroka batzuen aurka jo du eta kolpearen ondorioz kontrako bidean gurutzatuta geratu da, Iruñerako norabidean. Ezbeharrean taxi batek eta beste auto batek kalteak jasan dituzte.

2005eko abuztuaren 25a
18:44
Entzun
Istripua 08:00ak aldera gertatu da baina Iruñerako norabidea hartzen duen errepidea moztuta egon da 13:00ak arte.

Ezbeharrean zazpi pertsona zauritu dira, arin: hiru autobusean zihoazen, bi taxian eta azken bikotea auto partikular batean.Istripuaren lekuraino Iruñeko Udaltzaingoa, Gurutze Gorria, suhiltzaileak eta Burlatako Udaltzaingoa gerturatu dira zailtasunei aurre egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.