13:20 aldera autobus batek istripua izan du N-1 errepidean, Lasarte (Gipuzkoa) parean, Donostiarako noranzkoan. Ertzaintzak BERRIA.INFOri jakinarazi dionez, autobusa bidetik atera da, eta gidaria, emakumezko bat, ibilgailuan harrapatuta geratu da. Hala ere, 14:40 aldera ateratzea lortu dute salbamendu taldeetako kideek, eta Donostia Ospitalera eraman dute zaurituta. Gidariaren osasun egoera zehatzaren berririk ez dute eman oraingoz.
Istripua gertatzean, itxita geratu dira errepideko bide biak Donostiarako noranzkoan, eta auto ilara handiak sortu dira. Gidaria ateratzearekin batera, bide bat zabaltzea lortu dute, eta piskanaka arintzen joan da auto pilaketa. 17:00ak inguruan dagoeneko normal zebilen trafikoa.
Errepideak
Autobus batek istripua izan du N-1ean, Lasarte parean
Gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu da, baina lortu dute ateratzea eta Donostia Ospitalera eraman dute. Beste zauriturik ez dago. Auto ilara handiak sortu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu