Politika

Autodeterminazio eskubidearen alde egin du Eusko Legebiltzarrak

Eusko Jaurlaritzako hirukoak (EAJ, EA eta EB), Aralarrek eta EAB legebiltzar taldeak babestuta, autodeterminazio eskubidearen alde agertu da gaur Eusko Legebiltzarra. PSE eta PPk aurka bozkatu dute. Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiaren hitzetan, autodeterminazio eskubidea Gernikako Estatutuan eta Espainiako Konstituzioan ezarritakoaren mende dago.

2006ko azaroaren 3a
16:01
Entzun
Montenegroko erreferenduma gogoan hartuta, erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida izan da gaur Eusko Legebiltzarrean, EA eta Ezker Batuak aurkeztuta. EAJ, EA, EB,. Aralar eta EAB legebiltzar taldearen aldeko botoei esker "normalizazio politikorantz" aurrera egiteko "euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea" babestu du Eusko Legebiltzarrak.

EAko Juan Porres legebiltzarkideak eta EBko Oscar Matutek Montenegroko erreferendumaren adibidea eraman dute Eusko Legebiltzarrera. Porresek nabarmendu duenez, "negoziazioaren eta kontsulataren bidez posible da antzinako gizarteratze arazoak konpontzea". Era berean, gogorarazi du EAk "autodeterminazio eskubidea eta independentismoa" defendatzen dituela. Oscar Matute EBko legebiltzarkideak adierazi du Montenegroko adibideak erakusten duela posible dela "erabakitzeko eskubideari buruzko ikuspuntu ezberdinak batzen dituen metodo demokratiko bat topatzea".

Bestalde, EAB legebiltzar taldeko Nekane Erauskinek ziurtatu duenez "autodeterminazio eskubidea ez da arazoa, irtenbidea da". Hori dela-eta, nabarmendu du Euskal Herriko "gatazka" konpondu nahi bada, autodeterminazio eskubideari buruz hitz egin beharko dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.