PROZESUAREN INGURUKO EZTABAIDA ESTRASBURGON

Autodeterminazioaren aldarrikapena egin dute ehunka lagunek Estrasburgon

Batasunak ekitaldi politikoa egin du Europako Parlamentuaren kanpoan. Joseba Alvarez Mahai Nazioanaleko kideak hartu du hitza Euskal Herritik Estrasburgora joan diren ehunka euskal herritarren aurrean. Euskal gatazkari buruz egindako eztabaidatzea baikorra dela azaldu du Alvarezek. Hala ere, nabarmendu du Euskal Herria nazio gisa onartu arte lanean jarraitu beharra dagoela.

2006ko urriaren 25a
17:59
Entzun
PP eztabaida ez egiten saiatu den arren, Europako Parlamentuak euskal gatazkari buruzko eztabaida egin duela nabarmen du Alvarezek. Horregatik, besteak beste, esan du eztabaida positiboa izan dela. Gaineratu duenez, PP izan da “elkarrizketaren, negoziazioaren eta gatazkaren konponbidearien aurka agertu den ia bakarra”.

Halaber, gogorarazi du, eztabaidan “erabakitzeko eskubideari” buruzko aipamenak ere entzun direla. Alvarezen hitzetan garrantzitsua da gatazakaren konponbidearen eduki politikoei buruz egin den aipamena. Gatazka konpontzeko bidea Euskal Herria herri bezala onartua izatea dela nabarmendu du. Hala ere, Euskal Herria nazio gisa onartua izan arte lanen jarraitu behar dela gaineratu du.

Berandu baina iritsi dira

Goizean goiz iritsi behar zuten Estrasburgiora atzo Euskal Herritik irten ziren hainbat autobusek. Arratsaldeko 17:30ean hamar autobus irten ziren Euskal Herritik, baina horietatik zortzi behintzat Biriatun geldiarazi zituen Guardia Zibilak, ordu eta erdiz. Nortasun agiriak eskatu zizkieten, eta kontrolak iraun bitartean jarrera «probokatzailea» erakutsi zuten gelditutako autobusetako jendearekin. Azkenean, aurrera egiten utzi zieten denei. Bordeleko autobideko obrek ere atzeratu dute autobusen iritsiera ordua. Gainera, Poliziak eskoltatuta sartu behar izan dute Estrasburgora.

Azkenean, berandu baina iritsi dira. Eguerdiko 12:15 inguruan iritsi dira autobusak, poliziak “eskolatatuta” Europako Legebiltzarraren egoitzara. Orduan hasi da, goizean goiz prest zeukaten ekitaldi politikoa. Ikurriña erraldoi bat zabaldu dute bertan. Iritsi berriak ziren ehunka lagunek beste hainbat ikurriña eta euskal presoen aldeko ikurrak ere erakutsi dituzte.

Joseba Alvarezen hitzaldiaren ostean, manifestazio txiki bat egin dute Legebiltzarreraino. Ingelesez eta euskaraz autodeterminazioaren aldeko aldarrikapena zermaten pankartak zeramatzatela. Hitzaldia eta manifestazioa ezezik, herri kirol ikuskizuna ere egin dute Legebiltzarraren kanpoan. Harrijasotzaileak eta trontzalariak izan dira, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.