Politika

Autodeterminazioaren aldeko dinamika handia abiatuko dute

Ezker abertzaleko ehun pertsonak hemendik gutxira, herriz herri eta auzoz auzo, egingo duten =iEuskal Herriak autodeterminazioa=i "dinamika erraldoia" aurkeztu dute gaur Burlatan (Nafarroa). Egoera politikoa "blokeo" egoeran dagoela iritzi diote baina uneak baikortasun aldeak ere badituela azpimarratu dute. "Autodeterminazioa eta lurraldetasuna inoiz baino nabarmenago ageri dira", nabarmendu dute.

2006ko irailaren 16a
18:39
Entzun
Bertzeak bertze, Joseba Permach, Ainara Armendariz eta Patxi Urrutia Batasuneko mahaikideak zeuden haien artean. Bai eta Rafa Diez LABeko idazkari nagusia eta eta Alfontso Etxeberria ELAko idazkri nagusi ohia ere. Horien guztien izenean, Ane Agirregomezkortak eta Arantxa Izurdiagak irakurri zuten dinamika iragartzeko testua, galderak egiteko aukerarik gabeko saioan.

Blokeoa gainditzeko eta aurrera egiteko bidean, "euskal herritarren hitza eta erabakia aitortu eta errespetatzea da konponbidearen ardatza", dinamikaren sustatzaileen ustez. "Beraz, zabaldutako aukera historikoari indartsu heltzeko, irtenbide faltsuei aurre egiteko eta herri borondateari bidea zabaltzeko, Euskal Herriak autodeterminazioa dinamika herritarra martxan jartzea erabaki du ezker baertzaleak".

"Euskal Herri osoan konponbide demokratikoa bultzatuko duen dinamika erraldoia osatzea" da beraien xedea eta horretarako hamaika ekimen antolatzeko deia egin diete horretarako prest dauden herritar guztiei. Dinamika hori nola garatuko duten aurrerago zehaztuko dutela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.