Zazpietan egin ditu Otegik bere azken hitzak. Beste behin azpimarratu du prozesua krisi egoeran dagoela, blokatuta dagoela. Hala ere, egoera zaila den arren "ezker abertzaleak muturreraino jarraituko du lanean", azpimarratu du. Izan ere, Otegiren hitzetan egoera zailetan egin behar baita lan gehien.
Bestalde, Otegik esan du ezker abertzaleak ez duela sinatuko gatazkaren konponbidea ahalbidetzen ez duen akordiorik. PSOErentzat ere izan ditu hitzak eta nabarmendu du PSOEri ez diotela ikusten ardura historikorik.
Bostetan zen abiatzekoa lurraldetasunaren eta autodeterminazioaren aldeko martxa. Orduan Ertzaintzaren bost furgoneta agertu dira eta tentsio uneak bizi dituzten arren, inolako arazorik gabe jarraitu dute aurrera manifestazioarekin. Ertzaintzako kideak manifestazioaren burura hurbildu dira eta Baltasar Garzon epaileak martxa baimentzeko jarritako baldintzak azaldu dizkiete.
Izan ere, Garzonek legez kanpo dauden erakundeen ikurrak "inolaz ere ez onartzeko" agindu zion atzo Ertzaintzari. Halaber, "baimenaren mugak gaindituz gero" ekinbideak abiarazteko agindu zien Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Ertzaintzari, Guardia Zibilari eta Espainiako Poliziari.
Kalera ateratzearen garrantzia
"Prozesuari bultzada sendoa» ematea eta «erasoak eta prozesua bateraezinak» direla adieraztea dira manifestazioaren helburu nagusiak. Garzonek baimendu egin du manifestazioa deitzaileen eta Batasunaren artean "lotura organikorik" ez dagoela iritzita.
Manifestazioaren deitzaileen iritziz, egoera "larri" honen aurrean "herriz herri indarrak biltzeak" eta kalera ateratzeak "egundoko garrantzia" du. Joxe Abaurreak eta Amparo Lasherasek ezker abertzaleko zenbait ordezkariren izenean manifestazioan parte hartzeko deia luzatu zieten Euskal Herriko gatazka konpontzeko prozesuaren alde lan egiteko prest dagoen orori. Deitzaileak «ziur» daude manifestazio jendetsua izango dela, herrietatik jasotzen ari diren informazioek hori islatzen dutela uste baitute.
HIRU IDEIA NAGUSI. Ezker abertzaleko ordezkarien arabera, prozesuaren aurkako gertakariek errealitate bat erakusten dute: Zapatero eta PSOE «geldirik» daudela, eta ez dutela «hatz bat ere mugitu» prozesuak aurrera egin dezan. Manifestazioa egoera horri erantzuteko dela argi utzi dute deitzaileek, eta hiru ideia nagusi plazaratu dituzte horretarako.
«Prozesuak bultzada sendoa» behar duela da lehena. Ezker abertzalearen iritziz, «mamiari helduz» emango zaio bultzada prozesuari, gatazkaren erroetara joz eta korapiloak «behin betikoz» askatuz. Erro horiek autodeterminazioa eta lurraldetasuna direla dio Abaurreak. «Gatazka politikoa eta militarra konpontzeko mamia izan behar du prozesuak, bestela alferrik galduko baita zabalik dagoen aukera historikoa».
Madrilgo eta Parisko gobernuen eraso gehiago ez dituztela onartuko adieraztea da bigarren ideia. Erasoak eta prozesua «bateraezinak» direla zehaztu dute: «Erasoekin prozesuak ezin du aurrera egin, eta, beraz, eraso guztiak baztertzea funtsezkoa da». Deitzaileen arabera, herritarrei dagokie eurek proposatutako hirugarren ideia egia bihurtzea, kalera ateratzea, alegia. «Herritarrak ezin gara begira geratu egoera larri honen aurrean, mobilizatu egin behar dugu».
BAT-EGITEAK. Askatasunak bat egin du biharko manifestazioarekin, eta «konponbide demokratikoa bultzatu nahi duen orori» ekimen horretan parte hartzeko gonbita egin die, ohar bidez. Prozesuari «norabide egokia» emateko balio du manifestazioak, Askatasunaren ustez. LAB sindikatuak biharko manifestazioan eta autodeterminazioaren aldeko ekimen guztietan parte hartzeko deia egin die bere afiliatu guztiei, «prozesuaren alde egitea delako». EAE-ANV-k ere biharko manifestazioan parte hartzera deitzen ditu herritarrak.
GARZONEK BAIMENDUTA.Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek gaur arratsaldean Bilbon autodeterminazio eskubidearen alde egingo den manifestazioa baimendu du. Manifestazioaren deitzailearen eta Batasunaren artean «lotura organikorik» dagoela adierazten duen zantzurik ez dagoela iritzi dio epaileak, eta, beraz, ez du ikusten ekimena galarazteko arrazoirik.
Nolanahi ere, Askatasuna erakundeak gaurko deialdiarekin bat egin duenez, legez kanpo dauden erakundeen ikurrik «inolaz ere ez onartzeko» agindu dio Garzonek Ertzaintzari. Halaber, «baimenaren mugak gaindituz gero» ekinbideak abiarazteko agindu die epaileak Ertzaintzari, Guardia Zibilari eta Espainiako Poliziari.
Bilboko Aita Donostia plazatik abiatuko da manifestazioa gaur, 17:00etan, Euskal Herriak autodeterminazioa leloarekin.
HERRIZ HERRIKO EKIMENAK. Ezker abertzaleak autodeterminazioaren alde abian jarritako ekimenak hainbat herri eta eskualderen babesa jaso du dagoeneko. Datorren astean Tolosan, eta Sakanako Bakaiku eta Iturmendi herrietan egingo dituzte autodeterminazioaren aldeko ekitaldiak.
Tolosan, hilaren 16an, Autodeterminazioa: Hitza eta erabakia izeneko mahai ingurua egingo dute udaletxean. Elena Beloki eta Pat Rice izango dira hizlari. Hilaren 25a bitarte beste hainbat ekitaldi izango dira.
Bakaiku eta Iturmendiko ezker abertzaleak antolatuta, autodeterminazioa aldeko eguna ospatuko dute hilaren 18an. Kirol eta kultur ekitaldiak egingo dituzte.
Politika
Autodeterminazioaren aldeko manifestazio jendetsua egin dute Bilbon
Milaka lagun irten dira 17:10ean Bilboko Aita Donostia plazatik =iEuskal Herriak Autodeterminazioa=i goiburua zeraman pankartaren atzetik. Ikurriña erraldoi bat eraman dute manifestazioaren buruan eta ikurrina ugari baita martxan parte hartzen ari zirenen artean ere. Manifestazioa amaituta Arnaldo Otegik hartu du hitza eta egoera zaila bada ere, ezker abertzaleak muturreraino lan egiten jarraituko dulea berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu