Politika

Autodeterminazioaren aldeko manifestazioetan parte hartzeko dei egin dute Donostian

Donostiako Zinemaldiak hedabideetan pizten duen ikusmina baliatuta elkarretaratzea egin dute gaur Kursaalaren alboan autodeterminazio eskubidearen alde. Era berean, Iñaki de Juana euskal presoaren askatasuna exijitu dute. Iñigo Balda EHko Donostiako zinegotzi ohiak ezkerrekoak eta abertzaleak diren Gipuzkoako hainbat lagunen izenan, larunbatean Donostian, Bilbon, Iruñean, Baionan eta Gasteizen izango dira manifestazioetan parte hartzeko dei berezia egin du. =iEuskal Herriak autodeterminazioa=i izenarekin abiatuko duten dinamikaren barruan, lehen urratsa izango dira larunbateko martxak.

2006ko irailaren 28a
19:29
Entzun
Iñigo Baldak Euskal Herrian irekitako prozesuak «une oso zailak» dituela eta «blokeo egoeran» dagoela azaldu du. PSOE egin dute egoera horren arduradun nagusi, «negoziazio prozesua denboran luzatu eta desitxuratzeko saioan» ari dela iritzita. Bide horretan PSOEk EAJren laguntza izan duela adierazi du Baldak. Besteak beste, atzo Gudari Egunaren harira egin ziren mobilizazioek izandako oztopoak aipatu ditu. Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren jarraipen zorrotza izan zuten atzoko mobilizazioek.

Era berean, PSOEk euskal presoak "xantaia politikoa" egiteko erabiltzen dituela salatu du. Bereziki gose greban dagoen Iñaki de Juana izan du gogoan eta presoa askatzeko exijitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.