euskal herria

Autodeterminazioaren aldeko manifestaziora deitu du Sakanako ezker abertzaleak datorren larunbaterako

Autodeterminazio eskubidearen aldeko manifestazioa deitu dute Sakanako ezker abertzaleko ordezkariek gaur Altsasun (Nafarroa). Heldu den larunbaterako, hilaren 9a, jarri dute hitzordua: Altsasuko plazatik aterako da manifestazioa, 18:30ean. Gatazkarekin amaitzeko Euskal Herriaren eskubideak gauzatzea nahi dute eta horretarako herriaren parte hartzea ezinbestekoa dela nabarmendu dute.

2006ko irailaren 4a
19:34
Entzun
Euskal Herriak autodeterminazioa lelopean manifestazio deialdia egin du Sakanako ezker abertzaleak datorren larunbaterako. Euskal Herriaren eskubideak defendatu eta garatzea herritarren esku dagoela nabarmendu dute ekitaldiaren berri emateko prentsaurrekoan. Antolatzaileek adierazi dutenez, Euskal Herriaren eskubideen alde “herri dinamika indartsu bat bultzatzea beharrezkoa da, prozesu demokratikoak bizi duen egoera zailetik ateratzeko”.

Konponbide prozesuaren harira, hori lortzeko inposizioarekin amaitzea, Euskal Herriaren menpekotasuna eta lurralde zatiketaren aroa atzean uztea eskatu dute.

Alderdi politiko gehienen inguruan ere mintzatu dira eta euren utzikeria salatu dute. “Euskal Herriaren premiak eta lehentasunak alde batera utzi eta bakoitzaren interes partidisten arabera jokatzea” egotzi diete. Proiektu politiko guztiak bideragarriak izanen diren egoera bat sortzekoexijitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.