Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak

Autodeterminazioaren eta Konstituzioaren aldeko blokeek antzeko jaitsiera izan dute Hego Euskal Herrian, eta nahikoa parean daude

EAJ, ezker abertzalea, Aralar, EA eta IU-EBren blokeak 53.799 boto galdu ditu, PSOE, PP eta UPDrenak 38.142. Europako hauteskundeak Espainiako indarren aldekoak diren arren, horien aldea 46.000 botokoa besterik ez da izan aurten. Autodeterminazio eskubidearen aldekoak, gainera, ez dira baldintzarik onenetan aurkeztu.

2009ko ekainaren 7a
17:59
Entzun
Europako Legebiltzarrerakoak ez dira hauteskunderik onenak izaten Hego Euskal Herriko alderdi abertzaleentzat eta IU-EBrentzat, Espainiako Estatuan oso polarizatuak izaten direlako PSOEren eta PPren artean, baina berriz ere autodeterminazio eskubidea defenditzen duen blokeak ondo eutsi dio (EAJ, ezker abertzalea, Aralar, EA, IU-EB). 2004an bloke horren eta Espainiako Konstituzioa defenditzen duen blokearen (PSOE, PP) artean honen aldea 30.626 botokoa izan zen, eta orain pixka bat handiagoa: 46.283koa.

Bi blokeek egin zuten behera atzoko hauteskundeetan, antzera egin ere -biei eragin zien Hego Euskal Herrian abstentzioa %3 hazi izana-: Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen aldeko blokeak 423.702 boz bildu ditu (2004an baino 53.799 boto gutxiago), Konstituzioaren aldekoak (aurten UPD barne) 469.985 boto (38.142 gutxiago).

Autodeterminazio eskubidearen aldeko blokean kontuan hartu behar da EA eta IU-EB barne krisian daudela, ezker abertzaleak ez duela hautagaitza propiorik izan -Iniziatiba Internazionalista babestu du-, Nafarroa Bai ez dela aurkeztu boz hauetara, eta EAJ lehen aldiz ez dagoela Eusko Jaurlaritzan eta dagoeneko ez duela Juan Jose Ibarretxe bezalako amurik.

2009 Hego Euskal Herria

PSOE. 262.987 boto.

EAJ. 210.641.

PP. 191.900.

Iniziatiba Internazionalista. 138.266 (ezker abertzaleak babestutako hautagaitza izan da).

Aralar-EA. 54.955.

IU-EB. 19.840.

UPD. 15.098.

EAJ Europaren Alde koalizioan CiU, Coalicion Canaria, Partido Andalucista, Bloc Nacionalista Valencia eta Unio Mallorquina y Unio Menorquinarekin egon da. Aralar eta EA, berriz, Herrien Europan ERC, BNG, Verdes, Chunta Aragonesista eta Entesa Per Mallorcarekin.

2004ko bozak Hego Euskal Herrian



PSOE. 269.174 boto (%26,2).

EAJ (Galeusca). 253.331 (%24,8).

PP 238.953 (%23,3).

Aralar / EA (Herrien Europa). 81.739 (%8) – Aralar 17.570, %1,7 / EA64.169, %6,3.

IU-EB. 37.666 (%3,7).

Herritarren Zerrenda. 104.765 (%10,3) (Espainiako Justiziak baliogabe joa zuen).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.