Irudia.Abaltzisketa
AUTODETERMINAZIOREN ALDEKO DEIA
Nazioen Mundua ekimenak antolatutako Gero eta Argiago jaialdian ehunka lagun elkartu ziren atzo Abaltzisketan (Gipuzkoa), Larraitzeko zelaidietan. Herrien erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko asmoz, erronka koloretsu bati forma eman zioten elkarlanean: autodeterminazio eskubidearen aldeko hainbat mezu osatu zituzten mosaiko erraldoi bat egin zuten —irudian—. Antolatzaileen lehen asmoa jaian 2.000 lagun inguru elkartzea zen, eta xedea ondo bete zela azaldu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu