ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK

Autogobernuaren eta aniztasunaren defentsa izango du Aldaketak "lehentasun" Senatuan

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak osatutako hautagaitzak ziurtzat jo du hiru senatari lortuko dituela abenduaren 20ko hauteskundeetan.

Patxi Zamora, Anika Lujan eta Iñaki Bernal. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 26a
12:46
Entzun

Hautagaitzaren hauteskunde programa aurkezteko, agerraldi bat egin dute Anika Lujan, Patxi Zamora eta Iñaki Bernal Aldaketako hiru hautagaiek. Hain zuzen, "aniztasun nazional, kultural eta linguistikoaren aitortza", autogobernuaren defentsa eta "herritarren erabakitzeko eskubidea" izango dira hautagaitzaren "lehentasunetako" batzuk.

"Oinarri sendoak ditu Aldaketak: Nafarroan eta lau indar politikoetan dugun aniztasuna ordezkatzen du, eta gure helburua [Espainiako] Senatura iritsi eta Nafarroan maiatzeko bozetan sortutako aldaketa sendotzea da", nabarmendu du Lujanek.

Foru Hobekuntzaren Legearen erreforma proposatuko duela iragarri du Lujanek, "Nafarroako estatus politikoa birdefinitzea, eskumen berriak izatea eta eskubide sozialen aitortzan aurrerapausoak ematea helburu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.