Eusko Jaurlaritzaren Euskara: erabilera, jarrerak, politikak azterlanaren aurkezpenaren biharamunean Esozi Leturiondo PSE-EEko eusko legebiltzarkideak uste du gauzak hobetu beharra dagoela. "Alderdiok eta erakundeok autokritika egin behar dugu euskararen kudeaketari buruz", esan du PSEko talde parlamentarioaren buletinean.
Azterlanaren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen %13k familiarekin beti egiten dute euskaraz,%4k euskaraz gehiago gaztelaniaz baino, %6k euskaraz adina gaztelaniaz, %9k gaztelaniaz gehiago euskaraz baino, eta %68 beti gaztelaniaz aritzen dira.
Leturiondoren iritziz, frankismoaren ondoren "euskara normalizaziorako berreskuratu" bazen, hori PSEri esker izan zen, "Jose Ramon Rekalde edo Fernando Buesa bezalakoen lanagatik". "Hizkuntz bakea" lortu ei zen eginahal harengatik.
EAJren jarrera kritikatu du PSEko parlamentarioak. "Izan ere, hark uste du euskara berea dela". Dena dela, nabarmendu du Jaurlaritzan bi alderdiak egon zirenean "aurreratu" zela "gehien" euskararen arloan.
Aurrera begira, "gogoeta lasaia" eskatu du Leturiondok, eta "inolako adostasunik ez haustea".
euskara
"Autokritika egin behar dugu euskararen kudeaketaz", dio PSEko legebiltzarkide batek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu