'El Pais' egunkariak gaurko alean jaso duenez, Espainiako Senatuaren erreforma egitekotan dabil Espainiako Gobernua. Senatuan autonomia erkidegoek beto eskubidea izatea proposatzen du Espainiako Gobernuak. Ondoko eskubideak urratzen direnean izango dute beto eskubidea: hizkuntza eskubideak, kultura eskubideak, eskubide zibilak eta eskubide foralak. "Ezaugarri bereiztaile" horiek ez dituzten autonomiek "elkartasun printzipioaz" baliatu, eta beto eskubidea izango dute.
El Pais-ek gaur jakinarazi duenez, erreformaren ondoren Senatua lurralde taldeek osatzea nahi du Espainiako Gobernuak, orain bezala, alderdietan oinarritutako talde parlamentarioekin osatu beharrean. Talde horietan lurrande bakoitzean aukeratutako senatariak egongo dira, diren alderdikoak izanda ere. Autonomia gobernuak ere ordezkatuak egongo lirateke, eta finean, haiek izango liratezke beto eskubidea aurrera eramateko aukera izango luketenak.
Espainiako Administrazio Publikoetako ministro Jordi Sevillak El Pais-i esan zionez, "kamera horrek Espainiako lurralde aniztasunairudikatu dezake, autonomia erkidego guztien parte hartzearekin".
Politika
Autonomi erkidegoek Senatuan beto eskubidea izatea proposatuko du Espainiako Gobernuak
Espainiako Gobernuak Senatuaren erreforma egiteko Alemaniako Legebiltzarraren ereduari jarraitu nahi dio. Hango Bundesratean =iland=iak daude ordezkatuta, adibide hori hartuta Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoekin osatutako Senatu bat osatu nahi du. Gainera, autonomia erkidegoek beto eskubidea izatea nahi du Espainiako Gobernuak. Beto eskubide hori estatu guztirako egindako arauetan izango lukete, "ezaugarri bereiztaileak" defendatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu