gizartea

Autopsiak dio Donostiako gaztetxoak bere buruaz beste egin zuela, baina Ertzaintzak ez du homizidioa baztertzen

Ertzaintzak gertaera ikertzen jarraitzen du, eta mutikoaren aitaren bila dabil itsasoan, Pasaia eta Orio artean.

2011ko abenduaren 3a
18:26
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez, autopsiak dio ostegunean Donostiako etxe batean hilda azaldu zen 13 urteko mutikoak bere buruaz beste egin zuela. Hala ere, Herrizaingo Sailak dio Ertzaintzak ez duela homizidioa baztertzen. 

Hala, gertaera ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak, eta ostegunetik mutikoaren aitaren bila dabil. Itsasoan dabiltza bila, Pasaia eta Orio artean hain zuzen, gizonezkoak itsasora irteteko ohitura duelako. Bilatze lanen berri eman dio Herrizaingo Sailak Espainiako Poliziari, gizona Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egon daitekeelakoan.

13 urteko nerabea ostegunean 12:45ean topatu zuten hilik, bere etxean —Antigua auzoko Logroño kalean—, indarkeria zantzuekin. Ertzainak etxebizitzara joan zirenean gaztearen hilotza logela batean zegoen, eta zauri ugari zituen sabelaldean. Gainera, labana bat aurkitu zuten gorputik gertu, eta odol arrastoak etxebizitzako hainbat lekutan. Hala, Ertzaintzak homizidioa izan zitekeela aipatu zuen lehenbizi, baina ordu batzuk geroago suizidioaren hipotesiari heldu zion.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.