Lapurdin, Arrangoitzeko auzapez eta kontseilariek ez zuten onartu bi gizonen arteko ezkontza egitea eta Frantziako Gobernuak mehatxatu egin zituen. Ezkontza egin ezean isuna ezarriko ziotela jakinarazi zioten, kargutik kentzeko aukera baztertu gabe. Colok helegitea jarri zuen uztailaren 2an. Frantziako Konstituzio Batzordeak urriaren 8an aztertu zuen eskaria, eta kontrako ebazpena plazaratu du egun. Kontzientzia eragozpena ez da arrazoi pertsonen eskubideak zangopilatzeko, batzordeak ebatzi duenaren arabera.
Gizartea
Auzapezek sexu bereko pertsonen ezkontza eskariak onartu beharko dituzte
Frantziako Konstituzio Kontseiluak gibelera bota du Jean Michel Colo Arrangoitzeko auzapezaren helegitea, eta jakinarazi dio auzapezek ezin dutela baliatu kontzientzia eragozpena sexu bereko pertsonen ezkontzak ez egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu