2003
•Urriak 16. Martin Ugalde kultur parkearen eta Egunkaria-ren enpresa taldearen aurkako operazioa egin zuen Guardia Zibilak, Del Olmok aginduta, eta zortzi lagun atxilotu zituen: Mikel Arrizabalaga, Angel Diez, Armando Hernandez, Mikel Sorozabal, Joxe Mari Sors, Mikel Azkune, Joanmari Larrarte eta Xabier Legarra.
•Urriak 20. Eneko Etxeberria Egunkaria SAko abokatua atxilotzeko eta inkomunikatzeko agindu zuen Del Olmok, Auzitegi Nazionalean bertan.
•Urriak 21. Arrizabalaga, Diez, Etxeberria eta Hernandez bermerik ordaindu gabe libre geratu ziren. Sorozabal, Sors, Azkune, Larrarte eta Legarra, berriz, hamabina mila euro ordainduta. Denak inkomunikatuta eduki zituzten.
2007
•Martxoak 29. Egunkaria-ko hiru langile ohi inputatu eta deklaratzera deituta, auzi ekonomikoari berrekin zion Del Olmo epaileak.
•Azaroak 28. Del Olmok auzi ekonomikoan epaiketa egitea erabaki zuen, prozedura laburtuaren bidez.
2008
•Urtarrilak 24. Salak erabaki zuen auzi ekonomikoaren epaiketa Auzitegi Nazionalean egitea.
2009
•Apirilak 15. Egunkaria-ren auzi ekonomikoan hainbat eginbide berriro egiteko eskatu zuen auzitegiak.
•Maiatzak 13. Auzi ekonomikoko hiru inputaturi lehen aldiz deklarazioa hartu ondoren (Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Txema Auzmendiri), auziarekin aurrera egitea erabaki zuen Eloy Velasco epaileak.
•Abenduak 19. Manifestazio erraldoi bat egin zen Bilbon, Egunkaria-ren epaiketaren aurka eta auzipetuen alde. Milaka eta milaka lagun batu ziren.
2010
•Maiatzak 5. Jose Maria Vazquez Honrubia Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor aretoko epaileak jakinarazi zuen Auzitegi Nazionalak ez duela Egunkaria-ren auzi ekonomikoaren aurkako epaiketa egingo, eta auzia Donostiako epaitegira igorriko dutela. Euskarazko kazetaren itxiera kasuko absoluzio epaiaren ondorioz, Vazquez Honrubiak ebatzi zuen auzian «delitu terroristaren» zantzurik ez dagoela, eta auzi ekonomikoan legokeen delitu bakarra ustezko iruzur fiskala litzatekeela, «ohiko delitua». Auzia Gipuzkoara pasatzeko agindua eman zuen. Zortzi auzipetu daude.